XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Behin bakarrik.

- Eta badakizu nor izan zen benetan amorrarazi ninduena?.

- Tximutxo bat, zure adina izango zuen....

- Eta zer egin zizun, ba, tximutxo horrek?- galdetu zion Pipik, jakinminez amorratzen.

- Tximutxo xaxtar horrek, nik ez dakit nola, jakin zuen sudur puntan kilika handiak ditudala.

- Eta badakizu zer asmatu zuen ni aspertzeko?

- Aintziraren inguruan dauden arbola hauetako batera igo, eta adarrez adar lerratuz, bere buztanaren puntaz sudurraren punta kilikatzera etorri zitzaidan.

- Pentsa gero ni!.

- Ikaragarrizko barregura etorri zitzaidan, eta astebete osoz egon nintzen barrez eta dantzan uretan! Hil behar nuela uste nuen!.

- Benetan?... O, Araba gaixoa!...- esan zuen Pipik, gezurrezko errukia erakutsiz.

Eta ondoren, saltoka eta jauzika joan zen: eta bidean topatu zituen tximu eta tximutxo guztiei, barrez lehertzen, hitz hauek esaten zizkien: - Dibertitu nahi al duzue?.

- Araba zaharra dantzan ikusi nahi al duzue?.

- Etorri bihar goizean aintzirara, eta ikuskizun zoragarri bat izango duzue!.

Hurrengo goizean, pentsa dezakezuen bezala, aintzira bazterrean aldra (1) aldra talde, multzo ikusgarri bat bildu zen.

Denak zeuden zain Arabak trikitixa noiz dantzatuko.

Eta hara non datorren Pipi, ur azaletan luzatzen zen arbola baten gainera igota, adarrez adar jaisten eta airetan zabuka; luzatu eta bere buztanaren puntaz krokodiloaren sudurraren punta ukitzen zuen.

Baina krokodiloak, Pipiren buztana sentitu bezain laster, ahoa itxi zuen, eta zapla!... hozkada soil batez, ipurdi ondo-ondotik moztu zion garbi-garbi.